Skip to main content

Silene acaulis

inaxio·k

2025/02/08 - 21:17

Saponaria caespitosa, Budogiaren hegoaldeko isurialdean | ©inaxio (20230707)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
2 cm ↔ 10 cm
Lorearen kolorea
Fenologia
Forma biologikoa
Kamefitoa
Generoa
Silene
Oso arrunta Arrunta Urria Bakana Oso bakana
Ingurunea
Gandorrak, harkaitzetako lauguneak eta larre harritsuak.
Garaiera
1600 m ↔ 2400 m
Banaketa orokorra
Boreo-alpetarra
Kokapena

Kapsulak 5 hortz ditu eta estiloak 5 dira; landare bizikorrak (31)

Kapsulak 6 edo 10 hortz ditu eta estiloak 3 edo 5 dira; landare bizikorrak edo urterokoak (32)

Estiloak 5 dira; kapsulak 10 hortz ditu (edo 5 hortz bifido); lore sexubakarrak; kalizak 10 mm baino luzeagoak dira (32)

Estiloak 3 dira (inoizka 4); kapsulak 6 hortz ditu; lore hermafroditak, edo kaliza 8 mm baino laburragoa duten lore sexubakarrak (34)

Kalizak 20 edo 30 nerbio ditu eta globo baten antzera puztuta dago; lore hermafroditak (33,34)

Kalizak 10 nerbio ditu eta ez dago batere edo ia batere puztuta; lore hermafroditak edo sexubakarrak (35,36,37)

Kaliza ilegabea; lore hermafroditak edo sexubakarrak (35)

Kaliza ± iletsua da, beheko erdian behintzat; lore hermafroditak (36,37)

Urteroko landareak, kimu antzurik gabe (46)

Landare bizikorrak, kimu antzuekin (51)

Lore-bertiziloak trinkoak dira eta oso bakandurik daude, panikula luze eta estua eratzen dutela; 3-6 mm-ko kaliza (49)

Lore bakartiak edo multzo laxoetan elkartuak; luzera aldakorreko kaliza (50,51,52)

Loredun zurtoin oso laburrak, 1-5 cm-koak, hostorik gabe edo hostopare batekin; landareek kuxin-antzeko soropil sarria eratzen dute; lore bakartiak; 8 mm-tik beherako kaliza (50)

Loredun zurtoin luzeak, (5)10-50 cm-koak, hostotsuak; landareek kuxin-itxurarik ez duen soropil laxoa eratzen dute; loreak multzo loreanitzetan daude, edo banaka daude eta halakoetan kaliza 8 mm baino luzeagoa da (51,52)

Argazki berria erantsi