Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hosto pinatisektuak (41,42)
Hosto palmatisektuak, digitatuak edo hirunakatuak (44,45)
Petalo zuriak; akenioek ileak dituzte lotunean, behintzat; 1,3-5(7) mmko estiloa
Petalo horiak; akenio ilegabeak –ez nahastu errezeptakuluaren ileekin; 0,6-1,9 mm-ko estiloa
Errosetako hostoek 5-7 lakain dituzte; loredun zurtoinak tenteak dira, hosto-erroseta baino askoz garaiagoak, eta eskuarki 3 lore baino gehiago dituzte (44,45)
Errosetako hostoek 3 lakain dituzte; loredun zurtoinak gehienetan etzanda daude, ez dira izaten hosto erroseta baino garaiagoak, eta eskuarki 4 lore edo gutxiago dituzte (46)
Hostoen lakainak obal/eliptikoak dira eta gehienetan hortz gutxi dituzte, punta alderantz elkar-ukitzaileak; alboetako lakainek oinalde simetrikoa edo zertxobait asimetrikoa dute, eta oinaldeko ertzen arteko angelua 90º baino estuagoa dute (46)
Hostoen lakainak obobatu zabalak dira eta hortz berdinak dituzte, goiko erdian behintzat; alboetako lakainen oinaldea erabat asimetrikoa da eta oinaldeko ertzen arteko angelua 90º baino zabalagoa (47,48)
Landareak herrestadarrak ditu; loredun zurtoinek hiru hostoxkako 1-3 hosto dituzte; hostoen lakainek hortzak dituzte goiko erdian edo bi herenetan; lorezil-harizpi ilegabeak, puntarantz pixkanaka estutuak (47)
Landareak ez du herrestadarrik; loredun zurtoinek erdiko lakainera murriztutako hosto bat dute; hostoen lakainek hortzak dituzte goiko bi herenetan edo ia luzera osoan; lorezil-harizpi ziliodunak, ertz paralelokoak, goialdean bat-batean estutuak (48)