Skip to main content

Genista tinctoria

inaxio·k

2022/05/30 - 21:17

Genista tinctoria Orgiko basoan
©inaxio (20070630)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
20 cm ↔ 50 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Kamefitoa
Generoa
Genista
Ingurunea
Belardi hezeak eta aldizka urez betetzen diren sakonuneak, batez ere erkamezti eta hariztien inguruetan.
Garaiera
0 m ↔ 1300 m
Kokapena

Landarearen adarrak arantza banatan bukatzen dira eta ± ziztagarriak dira (7,8)

Landare arantzagabeak (13,14,19)

Hosto hirunakatuak; haziek badute estrofioloa (12)

Hosto bakunak; gehienetan haziek ez dute estrofiolorik

Zurtoinek hegalak dituzte goitik beheraino, eta mehargune nabariak dituzte (13,14)

Zurtoin hegalgabeak (15,16)

Loreak adar-muturretako lore-buru trinkoetan daude; hostoak laster erortzen dira (15)

Loreak lukuetan daude; hostoek iraun egiten dute antesian

Estandarte ilegabea

Estandarte ± iletsua, zeta-antzeko ileekin, batzuetan erdiko lerroan bakarrik

Estandartea 4-7 mm luze da, gila baino nabarmen laburragoa; 1-2 haziko lekak; mulu herrestaria, zurtoin oso meheekin (16)

Estandartea 8-16 mm luze da, ia gila bezain luzea; 6-12 haziko leka; mulu tentea (17)

Argazki berria erantsi