Skip to main content

Globularia vulgaris

inaxio·k

2025/04/18 - 21:17

Globularia vulgaris, Etxauri mendian | ©inaxio (20250418)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
10 cm ↔ 40 cm
Lorearen kolorea
Fenologia
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Generoa
Globularia
Oso arrunta Arrunta Urria Bakana Oso bakana
Ingurunea
Marga-buztin higatuak, larreak eta sastrakadi eguzkitsu eta lehorrak.
Garaiera
0 m ↔ 1500 m
Banaketa orokorra
Mediterraneoa
Kokapena

Landarea mulua edo zuhaixka txikia da, eta adar tenteak ditu; hostoak zurtoinetan sakabanaturik daude eta txorten labur-laburrean pixkanaka estutzen dira; kapitulu ia eseriak (1)

Belarra, edo mulu txiki herrestaria; hostoak oinaldeko errosetetan daude, eta txorten luzean pixkanaka estutzen dira; loredun zurtoinek ez dute hostorik edo braktea-itxurako hostotxoak dituzte; kapitulu kandudunak (2,3,4)

Hostoek 1-3 x 0,1-0,8 cm dituzte; mulu zurkara; zurtoin herrestariak; lore-kanduak 1-10 cm luze dira (2,3)

Hostoek 2-12 x (0,5)1-4 cm dituzte; landarea belarra da edo zur apur bat dauka, soropildua, edo herrestadar oso laburrak dituena; lore-kanduak 10-30 cm luze dira (4,6)

Kandu zilindrikoak, 1-3 cm-ko 6-20 braktearekin; hosto-orria bat-batean estutzen da txortenean, 3-5 nerbio ditu, eta sarritan punta mukroiduna, hiru hortzekoa edo muxarratua du; inbolukrua, errezeptakulua eta kalizaren kanpoko aldea iledunak dira (4,5)

Kanduak ildokatu/angelutsuak dira, eta ez dute braktearik edo 1 cm-tik beherako 1-4 braktea dituzte; hosto-orria pixkanaka estutzen da txortenean, nerbio bakarra du, eta puntamotza da; inbolukrua, errezeptakulua eta kalizaren kanpoaldea ilegabeak dira edo ia (6,7)

Hostoak zurrunak dira, ertzetan orbelkarak, eta gainaldean albo-zain nabarigaitzak dituzte; hosto-orria eliptikoa edo lantza-itxurakoa da, eta punta zorrotza du, edo mukroiduna, edo hiru hortzekoa, erdiko hortza handiagoa dela; kapituluek eskuarki 15 cm-tik gorako diametroa dute (4)

Hostoek gainaldean albo-zain nabarmenak dituzte, eta bigunak dira, malguak, ertzetan pixka bat orbelkarak, obobatuak edo espatula-itxurakoak; hosto-puntak kamutsak dira, edo erretusuak, edo hiru hortzekoak, erdiko hortza txikiagoa; kapituluek eskuarki 15 mm-tik beherako diametroa dute (5)

Argazki berria erantsi