Skip to main content

Globularia nudicaulis

inaxio·k

2025/04/06 - 21:17

Globularia nudicaulis Irurtzun aldean | ©inaxio (20250406)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
10 cm ↔ 30 cm
Lorearen kolorea
Fenologia
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Generoa
Globularia
Ingurunea
Pitzadurak eta lauguneak kare-haitzetan, inoizka silize-haitzetan, eta larre harritsuak.
Garaiera
0 m ↔ 2000 m
Banaketa orokorra
Eurosiberiarra
Kokapena

Landarea mulua edo zuhaixka txikia da, eta adar tenteak ditu; hostoak zurtoinetan sakabanaturik daude eta txorten labur-laburrean pixkanaka estutzen dira; kapitulu ia eseriak (1)

Belarra, edo mulu txiki herrestaria; hostoak oinaldeko errosetetan daude, eta txorten luzean pixkanaka estutzen dira; loredun zurtoinek ez dute hostorik edo braktea-itxurako hostotxoak dituzte; kapitulu kandudunak (2,3,4)

Hostoek 1-3 x 0,1-0,8 cm dituzte; mulu zurkara; zurtoin herrestariak; lore-kanduak 1-10 cm luze dira (2,3)

Hostoek 2-12 x (0,5)1-4 cm dituzte; landarea belarra da edo zur apur bat dauka, soropildua, edo herrestadar oso laburrak dituena; lore-kanduak 10-30 cm luze dira (4,6)

Kandu zilindrikoak, 1-3 cm-ko 6-20 braktearekin; hosto-orria bat-batean estutzen da txortenean, 3-5 nerbio ditu, eta sarritan punta mukroiduna, hiru hortzekoa edo muxarratua du; inbolukrua, errezeptakulua eta kalizaren kanpoko aldea iledunak dira (4,5)

Kanduak ildokatu/angelutsuak dira, eta ez dute braktearik edo 1 cm-tik beherako 1-4 braktea dituzte; hosto-orria pixkanaka estutzen da txortenean, nerbio bakarra du, eta puntamotza da; inbolukrua, errezeptakulua eta kalizaren kanpoaldea ilegabeak dira edo ia (6,7)

Landareak ez du herrestadarrik; 6-12 cm-ko hostoak; kapituluek 1,5-3 cm-ko diametroa dute; kalizaren hortzak hodia baino laburragoak dira, zorrotzak (6)

Landareak 1-5 cm-ko herrestadarrak ditu; 4-7 cm-ko hostoak; kapituluek 1,5 cm-tik beherako diametroa dute; kalizaren hortzak hodia bezain luzeak dira, akuminatuak (7)

Argazki berria erantsi