Skip to main content

Ophrys sphegodes

inaxio·k

2025/02/12 - 21:19

Ophrys sphegodes, Burgi aldean
©inaxio (20070430)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
15 cm ↔ 50 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Geofitoa
Generoa
Ophrys
Ingurunea
Larre mesofilo eta xerofiloak, etzeak; 400-1000 m.
Garaiera
400 m ↔ 1000 m

Labeloak muturrean luzakin mamitsu nabarmena dauka

Labeloak ez dauka muturrean luzakin mamitsu nabarmenik

Labeloak ertzean 2-6 mm zabaleko zerrenda horia du (31)

Labeloak ertzean ez du zerrenda horirik edo 2 mm baino estuagoa du (32,34)

Lerro-itxurako petaloak (32,33)

Bestelako petaloak (34,35)

Petaloak oso okerrak dira, ziliodunak; labeloak ertzean ile asko ditu; espekulu zabala, urdina, islatzailea (34)

Petaloak ez dira oso okerrak eta ez dute ziliorik; labeloak ez du horren beste ile eta espekulua ez da horren deigarria (37,41)

Labeloa biribila da, ganbila, eta bi albo-gingilak konkordunak ditu edo falta ditu (36,37)

Labeloa luzanga da; bi albo-gingilak labeloaren erdialdean daude eta ez dira konkordunak (41,43)

Lore txikiak, 8-13 x 6,5-11 mm-koak; espekulua konplexua izan ohi da, ez du H bakunaren antzik (35,36)

Loreak 13 x 11 mm-tik gorakoak dira; espekulua H bakunaren antzekoa da, edo bestela konplexua (37,39)

Lorexaki-barrunbearen alboetako hormak zuriak dira, ez dute klorofilarik; oin-gunea beltzezka da, lorexaki-barrunbearen oinaldea eta labeloaren erdialdea bezala (37,38)

Lorexaki-barrunbearen hormak berdeak dira; oin-gunea marroia da, lorexaki-barrunbearen oinaldea eta labeloaren erdialdea baino argiagoa (39,40)

Arrosa-kolore biziko sepalo eta petaloak; labeloaren erdialdea marroigorrixka da eta ingurualdea ilunagoa; batzuetan espekulua oso nabarra da; lore usaintsuak (39)

Sepalo eta petalo berdeak; labeloaren erdialdea eta ingurualdea marroiak dira; espekuluak H ± bakunaren itxura du; lore ia usaingabeak (40)

Argazki berria erantsi