Skip to main content

Oxalis latifolia

inaxio·k

2007/06/17 - 21:16

Loreak
©inaxio (20070617)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2025·ko Apirilaren 17·an - 10:50etan·an

    Baratzegintzan jarduten dutenentzat landare ezaguna da hauxe, behin baratzan agertuz gero, kasu egin ezean, erraz ugaltzen baita. Lurpean erraboila txikiak eratzen ditu, lurra makinarekin xehetzean zabaltzen direnak. Hortik izen gaizto hori: "barrabas belarra".
    Baina badu berak ere etsai gogor bat, "Puccinia oxalidis" izenekoa, hostoetan laranja koloreko erdoil moduko bat eratzen duen onddoa, galzorian jar dezakeena.

Izen arrunta (z)
eu: barrabas-belarra
Beste izenak
O. violacea
Tamaina
10 cm ↔ 30 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Geofitoa
Generoa
Oxalis

Hostoxkak ia triangeluarrak dira (punta aldea dute alderik zabalena), eta ertz zuzenak dituzte.

Ingurunea
Apaingarri gisa landatzen da eta batzuetan naturalizatu egiten da.
Garaiera
- ↔ 600 m
Banaketa orokorra
Sarrarazia

Lore horiak

Lore zuriak, arrosak edo purpurak

Lore bakartiak, zurixkak edo arrosa argiak; 3-4 mm-ko kapsulak, angelutsuak/oboideak (23)

Lore arrosak edo purpurak, korinboetan edo ginbailetan; landareak antzuak dira, edo bestela 6 mm-tik gorako kapsulak dituzte (24,25)

Landareak errosario-itxurako errizoma du; sepalo ilaundunak (24)

Landareak ez du errizomarik, erraboilak ditu; sepalo ilegabeak edo ia (25,26)

Hostoxkak ia triangeluarrak dira (punta aldea dute alderik zabalena), eta ertz zuzenak dituzte (25)

Hostoxkak alderantzikatutako bihotz-itxurakoak dira (erdialdea dute alderik zabalena), eta ertz kurbatuak dituzte (26)

Argazki berria erantsi